Bisita antzeztuak berriro Ermualden, ekainean eta uztailean

Txabi Alvarado Bañares 2019ko eka. 3a, 07:00
Antzezle profesionalek eskainiko dute ikuskizuna. / Aiaraldea.eus

Antzezlana gazteleraz izango da, baina giden azalpenak euskaraz izango dira saioetako batzuetan.

Bisita antzeztuak egingo dituzte berriro Ermualdeko ondarea ezagutzera emateko, ekainean eta utzailean. Laudioko Udalak jakinarazi du emanaldia iazko berdina izango dela. Antzezle profesionalek eskainiko dute ikuskizuna, gida baten laguntzarekin.

Ostiral eta larunbatetan
Antzezlana gazteleraz izango da, baina giden azalpenak euskaraz izango dira saioetako batzuetan. Ekainean ostiraletan egongo da antzezlana ikusteko aukera, 20:30ean. Euskaraz emango dituzte gidek azalpenak ekainaren 7an eta 21ean. 14an eta 28an, aldiz, gazteleraz eskainiko dituzte. 

Uztaileko emanaldiak larunbatetan izango dira, 19:30ean. 6koan euskaraz emango dituzte azalpenak, 13an euskaraz, 20an euskaraz eta, amaitzeko, gazteleraz 27an.

Bisitetan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea, Kultura etxera bertaratuta edo  94 403 49 20 telefono zenbakira deituta.

Iaz ekin zion Udalak Ermualden bisita antzeztuak antolatzeari, bertako indusketetan eginiko aurkikuntzak jendarteratzeko asmoarekin. Ekimenak arrakasta handia izan du, orain arte egin diren bisita guztietan jende andana egon baita. Horregatik erabaki dute dinamika berriro martxan jartzea, eguraldi ona baliatuta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide