Gotzon Palacios Arrugaeta hondartza futbol epaile izendatu dute elitean aritzeko

Aitor Aspuru Saez 2019ko eka. 1a, 13:00
Jadanik debuta egin du laudioarrak. / @gotzonpa

Gotzon Palacios Arrugaetak debuta egin du jadanik Saloun eta Espainiar Estatuko hondartza futboleko ligan eta kopan arituko da, gizonezkoen zein emakumezkoen kategorietan.

Gotzon Palacios Arrugaeta izan da Euskal Herriko epaile bakarra baimena lortu duena Estatu Espainiarreko hondartza futboleko ligan eta kopan aritzeko.

Zehazki, kirol mota horren elitean epaituko du. Izan ere, zenbait talde amateurrak badira ere, beste batzuk -Levante UD, Recreativo de Huelva edo Cadiz-  profesionalak dira eta munduko txapelketak jokatzeko aukera izan dute, laudioarrak azaldu duenez.

Erronka gogorra
Dena den, diziplina horretan epaile izateko proba zailak gainditu behar izan ditu. Printzipioz, kirolariak argitu du futbol eta futbol aretoko epaile nazional mailan egoteagatik eman ziotela aukera, baina prozesu zorrotza igaro du: "Las Rozaseko -Madril- La ciudad del futbol-era  mintegi fisiko eta teknikoa egiteko eta gainditzeko asmoz bidali ninduten. Bertan, ni bezalako beste hainbat kide elkartu ginen. Hala nola, Katalunia, Madril, Kantabria, Melilla eta abarrekoak. Madrilen, hiru egunez bilduta egon ginen".

Gauzak horrela, lehenengo egunean Luis Rubiales Real Federacion Española de Futbol erakundeko lehendakariaren harrera jaso ostean, eta bazkaldu ondoren, proba fisiko anitz bete behar izan zituen.

Proba horietan guztietan kale egin orduko kaleratuta izateko arriskuan zegoen: "Gainditu genuenontzat, hurrengo egunean hainbat azterketa idatzi izan genituen. Arautegi azterketa, jokaldi bideoen azterketa eta ingeles azterketa, besteak beste. Horretaz aparte, hamaika klase izan genituen, psikologikoki burua prestatzeko, nutrizio hitzaldiak, entrenamendu klaseak eta abar".

Apirilaren bukaeran, proba guztiak gainditu eta gero, hondartza futboleko liga nazionalean eta kopan (emakumezkoen zein gizonezkoetan) partidak epaitzeko izendatu zuten laudioarra.

Debuta Saloun egin zuen. Espainiako ligako hainbat jardunalditan. Halaber, datorren ekainean Alicanten eta Murtzian epaitzeko hautatua izan da, ligan eta kopan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide