Altzarrate Peñak gaur arratsaldean banatu ditu sariak Laudioalden eta 5 lagun omendu ditu hainbat arrazoien ondorioz. Iker Bravok Kali Garridoren eskutik jaso du aitorpena 20 urtez CD Laudion jokatzeagatik. Berez, taldeko kapitaina da gaur egun.
Jabi Herrero artistaren ibilbidea ere aitortu dute. Izan ere, New Yorken edota Japonian erakutsi ditu bere artelanak.
Joana Arranz futbol jokalariari ere saria eman diote, aitzindaria izan baita emakumezkoen kirolean eta, besteak beste, Athletic Clubean aritu da.
Fernando Villaverde Blakard diziplina praktikatzen du eta horrek Estatu Batuetara edota Danimarkara eraman du eta laster Zeelanda Berrian egongo da lehiatzen.
Azkenik Maria Angeles Arbaizagoitia igo da oholtzara bere saria hartzera ASASAM elkartean egindako lanagatik.