Astarte, Brigade Loco eta Akerbeltz taldeek girotuko dituzte San Joan Astobitzako jaiak

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko eka. 4a, 13:49
Brigade Loco taldeak joko du larunbatean, besteak beste. / Saioa "Gauilunak"

Ekainaren 22an, 23an eta 30ean egongo dira ekintzak. Krosa ostiralean izango da, baina ekintza gehienak igandean pilatu dituzte.

San Joan Astobitzako festen egitaraua zabaldu dute dagoeneko. Txosnagunean erasorik ez dela onartuko adierazi dute: "Gogoraraztea tristea bada ere, San Joan jaietan ez dugu inolako eraso matxista, sexista ez eta homofoborik onartuko. Gozatzera bazatoz, ordu txikitan soka tira egitera gera zaitezke, bestela, gera zaitez etxean lasai".

Egitarauari dagokionez, larunbat iluntzean hasiko dira jaiak, auzoko krossarekin 20:00etan. 22:00etan, berriz, kontzertuak egongo dira Astarte, Brigade Loco eta Akerbeltz taldeen eskutik.

Igandea, egun nagusi
Igandean izango da udako solstizioa, eta egun hori indartu nahi izan du Jai Batzordeak. Hala, 12:00etan ziza dastaketa egingo dute, Laudioko mikologia elkartearekin elkarlanean. Eguerdian meza eta Andere abesbatzaren kantaldia egongo dira, eta segidan Itxarkundia dantza taldearen erakustaldia. Zelaian, berriz, artzain txakurren txapelketa antolatu dute.

Arratsaldean pilatu dituzte haurren ekintzak, buruhandiak eta jolasak kasu. Ohi bezala, zanpantzarrak igoko dira herrigunetik auzora iluntzean, 22:00etan suaren bueltan udari ongietorria emateko. Basajaun erromeriarekin girotuko dute urteko gaurik laburrena.

Ekainaren 30ean, aldiz, kofradeen bazkaria eta meza izango dira eguerdiko ekintzak, trikitilari eta panderojoleek lagunduta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide