Gaur 8:00ak aldera gizon bat atzeman du Ertzaintzak Laudioko tren geltokian. 3 patruilek parte hartu dute atxiloketan. Poliziaren prentsa bulegoak argitu duenez, agintaritzaren aurkako atentatuaren delitua leporatu diote.
Berez, Ertzaintzak 07:15ean ikusi du lehenengo aldiz 24 urteko gizonezkoa A-625 errepidean, Arrankudiaga-Zollon. Poliziak berarekin harremanetan jarri dira, jarrera hori arriskutsua zelako, eta identifikazio agiririk ez zuenez gainean, Laudioko komisariara eraman dute bere nortasuna argitzeko.
Behin Ertzain Etxean, harreran itxaroten zegoen bitartean, gazteak ihes egin du eta Ertzaintzak bera bilatzeari ekin dio. 8:00ak aldera tren geltokian topatu dute. Berriro polizia atzean uzteko saiakera egin du gizonak eta ertzainek harrapatu dute. Tira-biran, Ertzaintzaren arabera, agenteak jo ditu eta horregatik egotzi diote agintaritzaren aurkako atentatuaren delitua.
Printzipioz, arrastatuak ez dauka beste deliturik, baina hori identifikatu ondoren argituko dute.