Josu Hernandez laudioarra Espainiar Estatuko Bodybuilding Kopan egongo da hurrengo astean

Aitor Aspuru Saez 2019ko eka. 5a, 13:10

Josu Hernandez Estatu Espainiarreko Iparraldeko Bodybuilding Txapelketan.

Josu Hernandez laudioarra Espainiako Kopako finalean egongo da ekainaren 16an, Estatu Espainiarreko Iparraldeko bodybuilding txapelduna izan ostean.

Ekainaren 16an bodybuildingeko Espainiako Kopan lehiatuko da Josu Hernandez laudioarra. Alcala de Henaresera joko du horretarako eta Euskal Federazioarekin egingo du. Lorpenaren ondorioz, federazioak beka eman dio. Hau da, lehiaketako izen ematea ordaindu eta txandala oparitu dio euskal kirolari guztiak berdin jantzi daitezen.

Finalerako sailkapena eskuratu du Hernandezek Espainiar Estatuko Iparraldeko txapelduna izan eta gero. Ponferradan lortu zuen eta Errioxa, Gaztela-Leon eta Nafarroako aurkariak gainditu zituen Classic Bodybuilding-en.

2016an hasi zen Hernandez lehiaketetan parte hartzen. Euskal-Nafar eta Kantabriako Txapelketan 5. izan zen eta 2018an 3. postua erdietsi zuen. 2019an Itsas Kantabrikoaren Txapelketan parte hartu zuen eta 4. sailkatu zen.

Kirolari gehiago
Dena den, Laudion bertan bodybuilding diziplinan kirolari gehiago daude:

  • Iñaki Martinez Laudio Wellness gimnasioko jabea Euskadiko Txapelduna izan zen 2009an, Espainiako 2010ean eta txapeldunordea 2011n. 2017an, ordea, 5. sailkatu zen. Europako Txapelketan 4. postua eskuratu zuen 2010ean.

  • Raul Gaston 3. izan zen Espainiako Kopan 2011n, Euskal-Nafar Txapelketan 2013an txapeldunordea izatea lortu zuen eta urte berean 4. postua sailkatu zen Euskadiko Txapelketan.
  • Unai Solaun Euskal-Nafar txapeldun hautatu zuen 2017an, 2018an Iparraldeko txapeldunordea izan zen eta postu bera eskuratu zuen Euskal-Nafar Txapelketan 2019an.
  • Ernesto Dominguez 4. izan zen aurten Euskal-Nafar Txapelketan.
  • Carlos Pino 4. izan zen Euskadiko Txapelketan 2010ean eta 2011n, 5. 2016an eta 5. aurten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide