Atzo egin ziren hauteskunde sindikalak Laudioko Industriagunean dagoen Maderas de Llodio enpresan. LAB sindikatuak jaso zuen boto gehien (53) eta bost delegatu eskuratu zituen modu horretan. ELA izango da bigarren indarra, 31 boto eta bi ordezkarirekin. UGT eta CCOOk, aldiz, delegatu bana izango dute fabrikan.
Hemen ikusi daitezke emaitzak, duela lau urteko hauteskundeetakoekin alderatuta:
2015
ELA • 4 (40 bozka)
LAB • 2 (29 bozka)
UGT • 2 (17 bozka)
CCOO • 1 (12 bozka)
2019
ELA • 2 (-2) (-9 bozka)
LAB • 5 (+3) (+24 bozka)
UGT • 1 (-1) (-1 bozka)
CCOO • 1 (=) (+3 bozka)
Sindikatu abertzaleak oso positiboki baloratu ditu lortutako emaitzak. “Jendeak azken lau urteetan eginiko jarduna baloratu du. Lan gogorra egin da eta fruituak eman ditu”, nabarmendu dute.