Santa Anan udako solstizioa ospatzeko bilera irekia egingo dute gaur

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko eka. 7a, 10:17
Eskualdeko txoko ugaritan prestatuko dute sua ekainaren 23an. / Aiaraldea.eus

19:00etan elkartuko dira gaur aretarrak Kultura Etxean, "iaz laguntza faltagatik ez baitzen surik piztu".

Udako solstizioa ospatuko dute Aiaraldeko txoko askotan ekainaren 23an. Aretan, iaz ez zuten su gunerik prestatu. Hori dela eta, aurten, bilera irekia deitu dute, auzolanean prestatzeko festa. Hitzordua gaur izango da, 19:00etan Kultura Etxean. "Egun batzuk lehenago Santa Anara makiltxoak eta egurra eramateko laguntza behar da", erantsi dute sustatzaileek . Aurreratu dutenez, ekainaren 21ean, ostiralean, prestatuko dute sua pizteko oinarria.

"Beharrezkoak diren baimen eta aseguru guztiak Aretako Jai Batzordearen bidez egingo dira", zehaztu dute. Zentzu horretan, lan-taldeak eratzea izango dute xede, "hainbat zeregin aurrera eramateko". Ildo beretik, herritarrei auzolanera batzeko mezua luzatu diete: "Pasa den urtean ez zen surik egon laguntza faltagatik, horregatik oso garrantzitsua da nahi duenaren eta prest dagoen jende guztiaren laguntza".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide