[IRITZIA] Osasungintza euskaldunaren alde

Medikuntza fakultatea euskalduntzeko eginiko mobilizazio baten irudia. / Uriola

Azken egunetan entzuna izan da EHUko Medikuntzako ikasleon Gradu Amaierako Lanen  epaimahaietan euskaraz aritzeko ezintasuna. Azkenean konpondu bada ere, ez da ikasleok bizi izan dugun hizkuntza-zapalkuntza bakarra, eta hau bereziki mingarria da jakinda EHU dela munduko unibertsitate bakarra zeinetan euskaraz ikasi daitekeen.

Fakultatean ikasten diren 3 urteetan irakasgai guztiak euskaraz jorratzea lortzen da (‘resumen’ hitza ‘erresuma’ bezala itzultzera iristen bada ere). Ospitaletako zikloan, ordea, egoera ezberdina da ikasten den tokiaren arabera, gazteleraz %100a egin daitekeen heinean, gure hizkuntzan 4. mailan %56a eta 5. mailan %70a besterik ezin da ikasi, kontutan izanda Gasteizen ez dagoela euskarazko eskaintzarik. Halere, eta EHUren utzikeriari aurre eginez, irakasle eta ikasleon lan indibidual eta kolektiboari esker urtetik urtera hobetuz goazen emaitzak dira. Horrelakoez kexatzeko graduazio ekitaldia baliatu ohi dugu ikasleok, baina aurten dekanotzak denbora murriztu eta euskara eta espainolezko hitzaldi bateratu bat egitera behartu nahi izan gaitu, egin ezean hainbat autoritate deseroso sentituko zirela argudiatuta. Haien ezerosotasuna gure hizkuntza eskubideen gainetik al dago?

Mediku on eta euskaldunak heztea desio bat izateaz gainera, jada egitate bat delako medikuntza euskaraz ikasteak merezi duela argi dugu.

Gora osasungintza euskalduna!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide