Gaur 11:00etan abiatu dute Josito Memorialaren edizio berria, VII. jadanik. Aurtengo berritasuna izan da patinatzaileek ere kategoria izan dutela eta korrikalariak baino minutu bat lehenago atera dira ziztu bizian 10 kilometroko ibilbidea egiteko.
Atleten artean 700 lagun batu dira eta gizonezkoen artean Kristian Quintans izan da irabazlea. Ivan Arrate eta Jokin Muñoz gurutzatu dute sarrera bere atzetik.
Emakumeen esparruan Dolores Marco Oyarzabalek lortu du garaipena eta hurrengoak Aroa Laguna eta Sonia Solar izan dira.
Guztira, 1000 parte-hartzaile inguru izan ditu hitzorduak, hainbat umek ere izena eman baitute.