"Goizeko 9:00etatik 20:00ak arte izan genuen saskibaloia", adierazi dute Sugarrak saskibaloi klubeko kideek. Horrez gain, bazkaria eta zozketa izan zuten, besteak beste. Kirol klubetik eskerrak eman dizkiete parte hartu duten talde guztiei: Bedarbide, Gordexola eta Padurakoei, besteak beste.
Bestalde, Iñaki Artetari omenaldia egin zioten, "beti egon izan baita kirol klubei oso lotuta". Erretiroa, hartuko du aurki Artetak: "Bere lanari esker asko erraztu dizkigu gauzak, horregatik egin genion omenaldia".
Argazkiak: Sugarrak Laudio
Testua: Izar Mendiguren Cosgaya