Internet bidez deskargak egiteagatik salatutakoek jakinarazi dute zein film eta telesaio eskuratzea zigortu duten

Erredakzioa 2019ko eka. 10a, 12:22

"Colossal" filmaren deskargatzea zigortzen ari dira, besteak beste.

Laudioko herritar batek 150 euroko kalte-ordaina kitatzeko eskaera jaso du eta berak jakinarazi du zein film eta telebista saioren deskarga zigortzen ari diren.

Salatuak zabaldu du Voltage Pictures banatzailearen eta Crystalis Entertainment enpresaren lanen deskargak zigortzen ari direla.

Gauzak horrela, hurrengo filmak deskargatzeagatik 150 euroko kalte-ordaina exijitzen ari dira Bilboko abokatuak: Dallas Buyers Club, Lady Bloodfight, Man on fire, The Titan, A family man, Once upon a time in Venice, I feel pretty, Status update, Singularity, Colossal, Beats of Burden eta Wind River.

Horrez gain, Ash vs. Evil Dead telebista saioko atalak eskuratzeagatik, deskarga bidez, 100 euro eskatzen ari dira abokatuak atal bakoitzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide