Berri Txarrak taldea agur biran murgildua dago urtea hasi zenetik. Taldearen amaiera iragarri zutenetik kontzertu ugari eman dituzte Euskal Herrian. Kobetamendin izango da hurrengoa, uztailaren 14an.
Ahotsenean guneak antolatuta, baina, talde gehiago batuko dira hitzordura. Hain zuzen, 71 eskaera jaso zituen Ahotseneak, eta zazpi aukeratu dituzte eszenatoki gainean aritzeko. Horien artean dago Laudioko Patx&Run taldea. Sare sozialetan adierazi dutenez, oso pozik jaso dute berria. "Ohore bat da Berri Txarrak bezalako talde baten azken biran gure aletxoa jartzeko beta izatea. Bertan ikusiko dugu elkar familia!".
Ildo beretik, esker bereziak luzatu dizkiote Ahotseneari, "gugan jarritako konfidantzagatik eta Patx&Run ezagutzera emateko eskainitako aukeragatik".
