Hirugarren postua erdietsi du Josu Hernandezek Espainiako Bodybuilding Txapelketan. Alcala de Henaresen egin da norgehiagoka gaur goizean. Ez da kirolari laudioarrak lortzen duen lehen saria, Estatu Espainiarreko Iparraldeko bodybuilding txapelduna izan baita berriki.
2016an hasi zen Hernandez lehiaketetan parte hartzen. Euskal-Nafar eta Kantabriako Txapelketan 5. izan zen eta 2018an 3. postua erdietsi zuen. 2019an Itsas Kantabrikoaren Txapelketan parte hartu zuen eta 4. sailkatu zen.