Hainbat berrikuntzarekin datoz aurten Aretako Jaiak

Txabi Alvarado Bañares 2019ko eka. 18a, 14:39

Hainbat gastronomia txapelketa egongo dira Aretako jaietan. / Aiaraldea.eus

Izate Faltsua, RIP taldearen tributua, Sua eta Herdoil taldeak eta Iratzar eta Ozen erromeriak igoko dira oholtzara. Horrez gain, Aiaraldeko DJ Topaketa egongo da ostegunean. Ez dira faltako ezta Aretako jaien ohiko ekintzak: asto lasterketa, paella txapelketa, dantza poteoa, traila edota mendi ibilaldia, besteak beste.

Uztailaren 25etik -osteguna- 28ra -igandea- luzatuko dira aurten Aretako jaiak. Makina bat ekintzaz gozatzeko aukera egongo da lau egun horietan. “Betiko jaiak antolatu ditugu”, zehaztu dute Jai Batzordeko kideek. Euren hitzetan, Aretako jaiak erabat herrikoiak dira, herriko jendeak antolatzen dituelako ehuneko ehunean. Jai Batzordeaz gain, beste hainbat elkarte eta eragilek hartu dute parte egitarauaren osaketan: Herriarenak, asto lasterketa antolatzen duen taldea, trail taldea edota sukaladari lanetan aritzen diren pertsonak, besteak beste.

Aurtengo egitarauari dagokionez, “funtzionatzen duten ekintzak” mantenduko dituztela aurreratu dute antolatzaileek, baina ekintza berriak ere egongo direla nabarmendu dute. Ostegun arratsaldean emango diete jaiei hasiera, Kultur Etxean. Bertako balkoitik jaurtiko dute pregoilariek lehen suziria. Oraindik ez dute pregoilaria nor izango de zehaztu, baina egitarauko ekintza gehienak lotuak dituzte dagoeneko.

Musika eskaintza
Ostegunean bertan egongo da berrikuntza nagusietako bat: Aiaraldeko DJen topaketa egingo dute iluntzean. Ostiraletako eta larunbateko gauetan, aldiz, orain arteko eskema bera mantendu dute: talde baten kontzertua egongo da lehenbizi, eta erromeria gero. Gauzak hala, ostiralean Izate Faltsua talde amurrioarra igoko da oholtzara lehenbizi. RIP talde mitikoaren bertsioak entzuteko aukera egongo da jarraian, eta Iratzar erromeria arduratuko da parranda goizeko ordu txikietara arte luzatzeaz.

Larunbatean plana antzekoa izango da. Aurtengo Gaztea maketa lehiaketa irabazi duen Sua taldeak joko du lehenbizi, eta Herdoilen eta Ozen erromeriaren txanda izango da gero.

Baina egitaraua ez da gauera mugatuko. Egunean zehar ere hainbat ekintzaz gozatzeko aukera egongo da: gastronomia txapelketak, trail lasterketa, umeentzako tailerrak, artzain txakurren lehiaketa, herri bazkariak edota pilota partidak, besteak beste. Horrez gain, antolatzaileek ohartarazi dute ez dutela jaietan inolako eraso matxistarik onartuko.

EGITARAU OSOA

Uztailak 7, osteguna: Santiago Eguna

11: 00 // Paella txapelketa
12:00 // Poteo joteoa
14:00 // Sari banaketa
17:30 // Tortilla txapelketa, Jubilatuen klubean
18:00 // Soka Laudiotik Aretara
19:00 // Pregoiaren irakurketa, txupinazoa eta jaien hasiera
19:15 // Aretako buruhandiak
19:30 // Kalejira Aretako txistulariekin, Jubilatuen klubean
19:45 // Tortilla txapelketaren sari banaketa eta dastatzea
19:30 // Artzain txakurren lehiaketa Santa Anako zelaietan
20:00 // Erromeria Gauargi taldearekin
22:30 // Aiaraldeko DJ Topaketa

Uztailak 26, ostirala: Santa Ana eguna

9:45 // Alpitxu mendira VIII. Igoera
10:00 // Bisita mojoietara
12:00 // Meza Santa Anaren ohorez
12:30 // Umeentzako gastronomia tailerra
14:00 // Bazkaria eta omenaldia 80 urte baino gehiago dituzten nagusiei, Onievan. Jarraian dantzaldia egongo da
14:30 // Gazteentzako bazkaria, Aretako Gazte Asanbladaren eskutik
16:30 // Pepa eta Kutxo pailazoak, Jubilatuen klubean
18:00 // Pilota partidak: Rafa Olabarriaren omenezko II. Memoriala
18:00 // Elektrotxara.g.a
18:00 // Buruhandiak Galtzagorri Kultur Taldearen eskutik
19:00 // Zunba
19:30 // Baisalaren erakustaldia, Jubilatuen klubean
20:30 // Dantza poteoa Untzueta Dantza Taldearekin
22:00 // Dantzaldia Ganekorekin, Jubilatuen klubean
23:00 // Kontzertuak: Izate Faltsua, Z.E.N (Rip taldearen tributua) eta Iratzar erromeria

Uztailak 27, larunbata: Santa Anatxu eguna

10:00 // Marmitako txapelketa
11:00 // Gaztelu puzgarriak, Jubilatuen klubean
12:00 // Igel-toka txapelketa, Aratz tabernaren parean
12:00 // Torrada txapelketa, Jubilatuen klubean
13:00 // Aretako txistulariei III. omenaldia
13:00 // Laudioko Arloteen bisita
14:00 // Txapelketaren sari banaketa
16:30 // Umeentzako tailer eta jokoa, Pinpili aisialdi taldearen eskutik
18:00 // III. Areta Trail Lasterketa
18:00 // Bolo arabar txapelketa
19:00 // Kalejira Aretako trikitilariekin
20:00 // Herri kirolak
20:30 // Ganekorekin hitzaldia eta txokolatada, Jubilatuen klubean
21:00 // Parrillada herrikoia
23:00 // Kontzertuak: Sua, Herdoil eta Ozen erromeria

Uztailak 28, igandea

12:30 // Asto lasterketaren aurkezpena
13:00 // Asto lasterketa
15:00 // Bazkari herrikoia
18:00 // Joko herrikoiak
20:00 // Dantza plaza Kulunkanekin
21:30 // Igor Arzuaga
23:00 // Jaien amaierako traka

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide