Aretako traila, kirola eta elkartasuna uztartzeko prest

Txabi Alvarado Bañares 2019ko eka. 22a, 07:00

Aretako trailaren iazko edizioan hartutako irudia. / Urtzi Garai

Bihotzez elkarteari emango diote lasterketaren inskripzioen bidez lortzen duten dirua. Parte hartzeari dagokionez, markak haustea espero dute antolatzaileek.

Duela hiru urte antolatu zuten Aretako Trail Lasterketaren lehen edizioa, eta jaietan bere toki propioa aurkitu du dagoeneko.

Elkartasuna jorratuko dute aurtengo edizioan. Kirol probaren antolatzaileek akordioa sinatu dute Bihotzez elkartearekin. Gauzak hala, lasterketan parte hartzeko ordaindu beharreko 10 euroetatik 2 euro bideratuko dira kardiopatiak dituzten haurren familien talde horretara.

Larunbat arratsaldean egingo da lasterketa. Parte hartzaileek 13 kilometroko bidea osatu beharko dute. Izen ematea irekita dago jadanik Sportmaniacs.com webgunean.

"Herritik eta herriarentzat"
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, “herritik eta herriarentzat” antolatuta kirol proba da Aretakoa. “Gure helburua ez da puntako norgehiagoka bat antolatzea".

Parte hartzaile kopuruari dagokionez, markak hautsi nahi dituzte antolatzaileek. “Iaz 135 korrikalari bertaratu ziren eta aurten 200ra iristea espero dugu, hori baita jarri dugun muga”.

Emakumeen parte hartzea sustatzea da buruan duten beste  erronketako bat, iaz zortzi baino ez baitziren egon.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide