Laudioko 3 gaztek irabazi dute Explorer Araba programaren saria

Aitor Aspuru Saez 2019ko eka. 20a, 09:07

Laudioko 3 gazte sarituak. / Bicaraba.eus

Ivan Palomino, Iker Torrecilla eta Sergio Hospital izan dira irabazleak eta horietako batek izango du aukera Sillicon Valleyra joateko. "T Safe" proiektuari esker lortu dute saria.

Araba Explorer programaren saria eskuratu dute Iván Palominok (Enpresen Zuzendaritzako eta Kudeaketako ikaslea UPV/EHUko Arabako Campusean), Iker Torrecillak (Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako ikaslea Deustuko Unibertsitatean) eta Sergio Hospital industria-mekatronikariak.

Explorer Arabak ideia berritzaileak aitortzen ditu eta 3 gazte laudioarrek "T Safe" sistema garatu dute trenbideetan harrapaketak ekiditeko. Trenbideko operadoreen konpainiei zerbitzua emateko sortu dute. Ez bakarrik pertsonek mina hartu ez dezaten, baita enpresek atzerapenak eta zerbitzu etenaldiak saihesteko ere.

Sillicon Valleyra
Explorer Arabaren lehen saria bidaia bat da Silicon Valleyra (munduko berrikuntza-ekosistemarik handiena), hurrengo azaroan burutuko dena. Hiru laudioarren artean erabaki beharko dute nor joango den Estatu Batuetara. Esperientzia horren helburua da gazte ekintzaileak inspiratzea eta prestatzea, euren startup-ak azkarrago garatzeko. Horretarako, konexioak emango zaizkie euren proiektuak nazioartean zabaltzeko eta finantzazioa bilatzeko.

San Frantziskon eta inguruan garatuko den agenda horrek masterclass-ak barne hartzen ditu ospe handiko unibertsitateetan, Singularity University edo Standford-en, adibidez. Ildo beretik, zenbait bilera izango dituzte inbertsiogileekin, eta bisitak egingo dituzte teknologiaren alorreko puntako enpresetara, hala nola Google, Facebook, LinkedIn edo Airbnb-ra.

Gainera, proiektuak aurkeztuko dituzte egileek 2019 Explorer Programaren erakunde laguntzaileetako ordezkariz osatutako epaimahai baten aurrean. Hiru ekintzailerik onenek zuzkidura ekonomikoa jasoko dute (30.000, 20.000 eta 10.000 euro) euren proiektuak azkartzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide