2. postua eskuratu du Oinatz Manterolak bere lehen maratoian

Aitor Aspuru Saez 2019ko eka. 21a, 12:00
Oinatz Manterola laudioarra. / Aiaramendi

Tolosaldeko 3 Tontorrak maratoian parte hartu zuen igandean gazteak eta bigarren izan zen Sub23 promesa kategorian.

Oinatz Manterola lehenengo aldiz lehiatu zen maratoian ekainaren 16an Tolosaldeko 3 Tontorrak lasterketan. 43 kilometroko eta 2.800 metroko desnibela izan zuen aurretik, baina emaitza oso positiboa eskuratu zuen. Izan ere, 2. sailkatu zen bere kategorian, hau da, Sub23 promesetan.

Laudioarrak azaldu du goizeko lehen ordutik gogor jotzen zuela eguzkiak, eta ondo elikatzea eta hidratatzea ezinbestekoa izan zela. "Ibilbideak baino, beroak izutu ninduen", argitu du Manterolak.

Gazteak adierazi du lehen 21 kilometroak dibertigarriak izan zirela, baina 30. kilometroan sufritzen hasi zen. 37. kilometrora arte une gogorrak izan zituen eta azken tontorra zapaltzeko 3-4 kilometro egin zituen aldapan gora.

Horren ostean jaitsierari ekin zion, Federico Tejedor lasterkariarekin egin zuen giro onean.

Helmuga gurutzatu zuenean jakinarazi zioten Manterolari 2. postua eskuratu zuela Sub23 promesa kategorian. Hori dela medio, oso pozik dagoela aitortu du. Bere hurrengo erronka Peregainako igoera izango da, uztailaren 6an Artziniegan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide