Laudioko Udaleko ordezkariek euren ondasunak zeintzuk diren jakinarazi dute

Erredakzioa 2019ko eka. 26a, 11:52

Ekainak hasieran osatu zen udalbatza berria. / Aiaraldea.eus

Laudioko Udalbatza berria behin osatuta, alkateak zein zinegotziek publiko egin dute zeintzuk diren euren jabetzak. Udaleko webgunean topatu daiteke informazio guztia.

Laudioko Udalak -eskualdeko beste erakunde batzuk ez bezala- bere webgunea eguneratu du udalbatzari buruzko informazioarekin. Alkate eta zinegotzi berrien izen-abizenak eta alderdia ezagutzeko parada eman ez ezik, atal berria ere gehitu dute, ordezkari politiko bakoitzaren ondasunen berri emateko.

"Ondare-adierazpena" aukera sakatuta, PDF dokumentu bat deskargatzen da. Horretan, ordezkari publiko bakoitzak aitortu du zer jabetza dauden bere izenean: kontu korronteak, erretiratzeko planak, etxebizitzak eta autoak, besteak beste.

  • Ander Añibarro: Etxebizitza bat (137.800 euro) du, hori ordaintzeko hipoteka bat (200.000 euro), 6.600 euro bi kontu korrontetan eta beste 1.000 euro inguru erretiratzeko bi planetan. 2013ko Citroen C3 auto bat ere dauka.
  • Joseba Amondo: 58.500 eurotan baloratutako etxebizitza, 3 auto eta 15.000 euro bi kontu korrontetan.
  • Eva Marquinez: Etxebizitza eta garaje banaren, hiru trastelekuren eta bi apartamenturen jabego erdia du, bi hipoteka -orotara 220.000 euro- eta 22.000 euro erdibana bi kontu korrontetan. Autorik ez du, baina bai parte hartzea enpresa batean.
  • Ander Larrinaga: 15.000 euro kontu korronte batean, 1.164 euro erretiroa hartzeko plan batean eta Citroen markako auto bat.
  • Ana Belen Diez: Etxebizitza bat, 700 euro kontu korrontean, 20.000 euro erretiroa hartzeko plan batean eta aurten erositako BMW markako autoa.
  • Andoni Rodriguez: Etxebizitza baten jabea da eta beste biren jabego erdia dauka. 112.000 euroko hipoteka du eta 1.116 euro kontu korronte batean. Erretiroa hartzeko plan batean 27.800 euro dauzka eta 34.000 euro funtsa bermatu batean.
  • Maite Cortazar: 107.000 euroko etxebizitza baten jabe erdia da eta guztira 55.000 euro balio duten bi lokal komertzialena. 7.000 euro ditu kontu korronte batean eta 13.000 euro erretiroa hartzeko 4 planetan. Horrez gain, bi Hyundai auto erosi ditu aurten eta iaz.
  • Natxo Urkixo: 329.000 eurotan baloratutako etxebizitza baten jabe erdia eta 105.000 euroko hipotekakoa ere. 68.000 euroko mailegu pertsonala eta 43.000 euroko bizitza asegurua ere baditu. Skoda eta Hyundai markako bi autoren jabe erdia bada ere.
  • Lamia Arcas: 71.000 euroko etxebizitza baten jabe erdia da eta Renault Megane autoa dauka.
  • Nagore Gomara: 138.000 eurotan baloratutako etxebizitza baten erdia berea da eta 112.000 euroko hipoteka erdia ere. Kontu korrontean 2.300 euro ditu eta Opel Moka autoa du.
  • Santi Hernando: 829 euro ditu kontu korrontean eta Opel Zafyra autoa.
  • Jose Mari Gutierrez: erositako etxebizitza baten eta garaje baten partzela erdia dauzka eta familiako baserri baten %14,28a. Bere kontu korronteetan 13.000 euro ditu eta 94.000 euro borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakunde batean. Peugeot markako bi auto ere ditu.
  • Alvaro Barrios: 77.000 euroko etxebizitza erosi zuen eta 75.000 euroko hipoteka du. Omnialekuren %7,69aren jabea da eta beste kideekin 61.700 euroko hipoteka ordaintzen du horregatik. Bi aseguru aitortu ditu: bat etxebizitzakoa -99.000 euro- eta bestea bizitzakoa -100.000 euro-.
  • Nerea Gonzalez: 60.000 euroko etxebizitza baten erdia berea da eta 80.000 euroko hipoteka ere. Bere kideak bezala, Omnialekuaren %7,69a dagokio eta hipotekaren zati bat. 15.000 euroko kontu korronte baten erdiaren jabea da eta bi Renault auto ditu baldintza berdinetan.
  • Jakin Artaraz: 59.000 euroko etxebizitza baten jabe erdia da, Omnialekuaren %7,69a bere gain hartzen du eta Hyunadi Matiz bat dauka.
  • Juanje Merchan: Etxebizitza eta bi trastelekuren jabego erdia du. 75.000 euroko hipotekari aurre egiten dio eta 35.000 euroko bizitza asegurua kontratatu du. 31.000 euroko kontu korrontea partekatzen du.
  • Loli Muriel: Etxebizitza baten erdia erosi zuen eta 10.700 euro falta zaizkio guztiz ordaintzeko. Kia Ceed autoa dauka eta 10.000 euro bi kontu korrontetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide