Larunbatean 18:00etan abiatuko da Garaiezinak borrokaldiaren II. edizioa. 30 kirolari egongo dira aurrez aurre ring gainean eta lehenengo 3 borrokak erakustaldiak izango dira junior kategorian. Horren ostean, 18:30ak aldera, abiatuko dira norgehiagoka amateurrak.
Berez, Aiaraldeko 9 kirolari arituko dira: Andoni Perez eta Yeray Carrasco juniorrak, Leire Torres, Zigor Zorrilla, Igor Barbara, Jorge Bengoa eta Jagoba Pazos. Horiek guztiak Hajime Klubekoak dira, antolatzailea, alegia. Gainera, Oscar del Valle eta Ivan Villegas Chock Dee klubeko kideek ere borrokatuko dute. Iñaki Gartzia laudioar gazteak ere parte hartu behar zuen ekitaldian, baina lesioa izan zuen duela gutxi entrenamenduetan.
Sarrerek 12 euro balio dute aurretik eta 15 euro Granja kiroldegiko leihatilan. 688 64 49 53 telefono zenbakira deituta eskatu daitezke. Horrez gain, Aiaraldea.eus-ek bi sarrera zozketatuko ditu ostiralean.