Sutea egon da Lipmesa enpresan eta suhiltzaile bat ospitalera eraman behar izan dute

Erredakzioa 2019ko uzt. 2a, 06:30

Sutea egon zen atzo gauean Aretako Lipmesa enpresan. Autobidearen azpian dagoen zelaigunean zeuden hainbat material paketek su hartu zuten eta suhiltzaileak bertaratu behar izan ziren egoera bideratzera. Sua itzaltzea lortu bazuten ere, suhiltzaileetako batek kolpe bat jaso zuen eta Galdakaoko ospitalera eraman behar izan zuten plakak egitera.

2013an itxi zuten Lipmesa. Orduz geroztik hutsik egon da fabrika. Atzo gauekoa ez da izan bertan jazo den lehen sutea, beste bi gertatu ziren 2017ko azaroan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide