Gaur EAJk prentsa oharra baliatu du publiko egiteko Laudioko udalean koalizioan gobernatuko dutela sozialisten laguntzarekin.
Biek batera 9 ordezkari izango dituzte 17ren artean eta horrek gehiengo osoa emango die. Berez, ostiralera arte itxaron beharko da udala zuzenduko duen talde berriaren egitura ezagutzeko.
Izan ere, 9:00etan egingo den udalbatzaren ostean, Ander Añibarro alkateak eta Juan Jesus Merchan sozialisten buruak akordioaren nondik norakoak eskainiko dituzte.
