Uxoak antolatutako bazkarian izena emateko epea gaur agortuko da

Aitor Aspuru Saez 2019ko uzt. 3a, 12:15
Uxoa taldeko kideak. / Uxoa

Uxoa areto futbol taldeak bazkaria egingo du larunbatean. Parte hartzeko gaur, beranduenez, 20 euroko diru sarrera egin beharra dago La Caixa bankuko ES62 2100 6548 0501 0017 9724 kontu korrontean.

Uxoa futbol areto taldeak modu bikainean amaitu du denboraldia. Liga irabazi ez ezik, Euskal Ligara ere igo da. Albiste horrek, edonola ere, ardura berriak eman dizkio klubari. "Kategoria hori altua da eta fitxak, epaiak eta isunak askoz garestiagoak dira", azaldu du Jon Ander Llano Abasolo jokalariak.

Gauzak horrela, bere aurrekontua bikoiztu beharko du taldeak. "Autogestioaren bitartez lan egiten dugu. Ez dugu inolako diru-laguntza publikorik jasotzen eta babesleen eta zozketen bidez lortzen ditugu bitarte ekonomikoak" adierazi du kirolariak.

Hurrengo denboraldirako udalarekin harremanetan jarriko badira ere, larunbatean bazkaria egingo dute bi helbururekin: "20. urteurrena eta liga irabazi dugula ospatzea, eta dirua eskuratzea hurrengo denboraldiko gastuei aurre egiteko”.

Hitzordua larunbatean izango da Aldai plazan 15:00etan eta menua paellak, oilaskoak, hostopilak eta kafeak osatuko dute. Gaur bertan La Caixa bankuko ES62 2100 6548 0501 0017 9724 kontu korrontean egin behar da diru sarrera; eta izen eta abizenak zehaztu ez ezik, zenbat lagunentzako tiketak nahi diren zehaztu behar da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide