Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek euren lan berria erakutsiko dute bihar: "Musua". Familia osorako antzezlanak abesteko eta dantzatzeko aukera emango die ikusle guztiei eta 18:00etan hasiko da Aldai plazan, guztiz dohainik.
Emanaldiak 70 minutu inguru iraungo ditu, baina gero denbora gehiago egongo dira artistak bere jarraitzaileekin argazkiak egiteko, besteak beste.