5 peoiren eta 15 administrariren plaza betetzeko oposizioa deituko du Laudioko Udalak

Aitor Aspuru Saez 2019ko uzt. 12a, 11:20

Gaur prentsaurrekoa eskaini du gobernu taldeak kontratazio prozesuari buruz mintzatzeko, besteak beste. / Aiaraldea.eus

Ander Añibarrok aurreratu duenez, sindikatuei jakinarazi diete asmoa dutela oposizio lehiaketa abiatzeko 20 lanpostu horien beharrak betetzeko.

Laudioko alkate Ander Añibarrok azaldu du 5 udal peoi eta 15 administrariren plazak betetzeko prozedura abiatu dutela tokiko erakundean. Prozesua ez da bat-batekoa izango, baina jadanik sindikatuei jakinarazi diete gobernu taldearen asmoa. Oraindik, langile ordezkariekin eta gainerako alderdi politikoekin adostu behar dituzte deialdiaren ezaugarriak.

Hala ere, alkateak ziurtatu du "premiazkoa" dela behin betiko plaza horiek esleitzea. Ander Larrinaga alkateordeak gehitu du behin behineko kontratazio kopurua oso handia dela Laudioko Udalean: "%40 inguru, baina zenbait sailetan %100era heltzen da".

EAJ eta PSE-EEren gobernuaren helburua da deialdiaren oinarriak urte amaierarako prest egotea, eta prozesu guztia datorren urteko udan amaitzea.

Ermu Andra Mariko altzariak
Bestalde, gaurko Udal Gobernu Batzordean zenbait kontratu esleitu dira bide ertzak edo mendiak garbitzeko. Horien artean Ermu Andra Mariko apaiz-etxe ohiaren horniketa dago. Guztira, 50.802,26 euro bideratuko dira horretara, eta laster kudeaketa ereduaren eztabaida hasiko dute, udalaren xedea baita abenduaren 13an irekirik egotea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide