56.30 segunduko markarekin erdietsi zuen lehen postua Geraxane Ussia korrikalariak Euskadiko Txapelketan. Durangon jokatu zen lehiaketa asteburuan. Emaitza ona bada ere, Ussiak adierazi du ez dela markekin pozik geratu, "baina horrelakoa da kirola". Izan ere, duela bi hilabete apurtu zuen soleoa. "Lesioa dela-eta, aurten ez nabil nire denboretan", kontatu du.
Aurrera begirako erronkez galdetuta, orain arte egindako marka gainditzea jarri du kirolariak helburu gisa. Berez, Espainiako txapelketan aritu beharko litzake, baina muzin egin dio: "Ondo ez nagoenez txapelketetara uko egitea erabaki dut".