Hiltegira zeramaten behi batek ihes egin eta pertsona bat zauritu du

Erredakzioa 2019ko uzt. 16a, 21:40

Eremu itxi batean sartu da animalia, eta guardiako albaitaria bertaratu behar izan da dardoen bidez lokartu eta tokitik eramateko.

Ihes egin du gaur arratsaldean Laudioko hiltegira bidean zioan behi batek. Iturrien arabera, animaliak orga batetik ihes egin du eta Aretako bide zaharretan barrena aritu da ibiltzen. Pertsona bat zauritu egin du. Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dute bizilaguna artatzera.

Errepideko ertzetik joan da gero behia, eta Aretako parkearen alboan dagoen gune batean sartu da. Bertako atea itxi dute, animalia harrapatuta uzteko.

Guardiako albaitaria bertaratu behar izan da eta dardoen bidez animalia lokartu du. Prozesu luzea izan da, animaliak tiro bat baino gehiago jaso behar izan baitu lokartzeko. Ondoren, organ eraman dute.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide