Atzo egindako hauteskunde sindikaletan LABek eskuratu ditu 7 leku Envases enpresako langile batzordean.
Berez, ELAk 8 urtez izan du nagusitasuna, baina aurten ez du zerrendarik osatu. Ondorioz, beharginen babesa LAB sindikatuak erakarri du lantegian; 81k botoa eman diote eta batek zuri bozkatu zuen.
Horrek 7 ordezkari eman dizkio LABi. Hala ere, langileen 2 leku geratu dira bete gabe enpresa batzordean, bulegoetan ez baita egon hautagai zerrendarik.