Aimar Amondo hautatu du Euskal Selekzioak Portugalen egingo den nazioarteko eskupilota txapelketan parte hartzeko. Guztira, Euskal Herriko 6 neska eta 9 mutil joango dira eta Valentzia, Frantzia, Italia, Belgika, Holanda eta Portugaleko taldeen aurka neurtuko dira.
Hainbat modalitatetan jokatuko dute gazteek: One Wall, Nazio arteko Jokuan, Llargues eta Portugaldar Pilotan.