Uztailaren hasiera Nizan zen Espainiako txapelketa. Bertan aritu zen Naiane Bravo Llamosas Laudio Atletismo Klubeko lasterkaria. 100 metroko modalitatean -pista lauan- garaile izan zen laudioarra, 20 urtez beherakoen kategorian.
12.78 segundoko marka utzi zuen. "Modalitate honetan Espainiako 25 onenen rankingean sartu da", nabarmendu du Alberto Talledo klubeko presidenteak. Uztaileko lehen asteburuan izan zen norgehiagoka.