45 barbo eta 12 loina hil dira gutxienez Nerbioi ibaian azken egunetan, El Correo hedabideak jakinarazi duenez. Nerbioi ibaian topatu dituzte gorpuak, Goiko plazaren parean.
URAko kideak bertaratu dira laginak hartzera, eta gertatutako ikertzen ari dira. Hala ere, egunkariak zabaldu duenez, litekeena da azken egunetako tenperatura altuak izatea heriotzen kausa. Izan ere, ura 24,5 gradutara zegoen arrainak topatu zituztenean, eta ur emaria oso txikia zen. Horregatik uste dute arrainak itota hil ahal izan direla, uretan oxigeno gutxi zegoelako.
Honakoa ez da Laudion horrelako zerbait gertatzen den lehenbiziko aldia. Behin baino gehiagotan agertu dira arrainak hilik Nerbioi ibaian: