Iskanbila egon zen atzo Aretan, gaueko hamaikak aldera. Gizon batek gazte batzuk mehatxatu zituen labana batekin. Ertzaintzaren hainbat kotxe patruila agertu ziren orduan eta gizona geldiarazi zuten, lekukoek emandako informazioaren arabera. Jende ugarik ikusi zuen gertatutakoa, eta lekukoetako batek jakinarazi dio Aiaraldea hedabideari gertaera. Ertzaintzak ez du kasuari buruzko informazio gehiago eman.