Zaku bete domina ekarri du Aimar Amondok euskal selekzioarekin Europako Junior Pilota txapelketatik

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko uzt. 26a, 10:22

Aimar Amondo pilotari laudioarra aritu da, besteak beste, Portugalen izandako Europako Junior Pilota txapelketan.

Portugalen izan da Aimar Amondo pilotari laudioarra Euskal selekzioarekin. Europako Junior Pilota txapelketan aritu da lehiatzen. Modalitate ezberdinetan aritu dira euskaldunak, eta domina ugari etxeratu dituzte: joko internazionalean mutilek zein neskek brontzezko domina eskuratu dute, eta Portugaleko Pilota modalitatean urrea. Wallball deitzen diote eskupilotaren aldaerari nazioartean, eta adinaren arabera hiru kategoriatan lehiatu dira: sub15, sub17 eta sub19 ataletan, hain zuzen. Horrez gain, beste hiru pilota kiroletan aritu dira gazteak: Llarguesen, joko internazionalean eta Portugaleko pilota delakoan. Portugaleko pilotan urrezko domina eskuratu dute nola neskek hala mutilek, eta gainontzeko bi jokoetan brontzezkoa.

Domina zaparrada, Euskal Herrira

Emaitzei dagokienez, domina ugari hurbildu dituzte etxera euskal pilotariek. Neskek bi brontzezko domina lortu dituzte sub15 eta sub17 mailetan; eta 19 urtez beherakoetan, aldiz, zilarrezko saria jaso dute. Mutilek, berriz, brontzezko dominak irabazi dituzte sub15 eta sub19 kategorietan, sub17an laugarren geratu direlarik.

Hemen ikusi liteke Aimar Amondok jokatutako partida. Belgikarren kontra galdu zuten, 40-40 zihoazela azken tantoa euren aldekoa izan baitzen:  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide