“Irailetik aurrera” aterako du esleipena udalak, Ander Añibarro alkateak jakinarazi duenez. Babes horma eraikitzea izango da obraren xedea. Izan ere, 2017ko abenduaren 27ko lur erorketaren ondorioz, auzunea nabarmen kaltetu zen:
“Gaur onartu dugu proiektua Tokiko Batzordean”, azaldu du alkateak. Obrari ekiteko diru kopurua uztaileko udalbatzan onartu zuten, proiektua gauzatu ostean.
20.000€ baliatu dituzte egitasmoa osatzeko, eta obrarako 314.103,19€ gorde dituzte. Gauzak ondo bidean, 2020ko lehen sei hilekoan egingo dituzte konponketa lanak.