Granja kiroldegian igogailua jartzea aztertuko du Udalak

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko abu. 2a, 11:44

Igogailua jartzeko proiektua aurkeztu du Udalak. / Aiaraldea.eus

Kiroldegiko irisgarritasuna hobetzeko igogailua jartzeko proiektuaren berri eman du gobernu taldeak. 236.000 euroko inbertsioa izanik, lege-agintaldi honetan egin edo ez erabaki beharko dute, kirol azpiegituretan behar gehiago daudela iritzita.

Eskaileren gunean sarbidea errazteko igogailua jarri edo ez baloratuko du Udalak. Ander Añibarro alkateak adierazi duenez, 236.595€ suposatuko dute lanek: “Aurreko agintalditik dator egitasmoa. Benetan beharrezkoa den aztertu beharko dugu orain, gastu handia baita. Lege-agintaldi honetan sarbidea errazten ahaleginduko gara, baina kiroldegiak arazo gehiago ditu: aparkaleku eskasia, azpiegitura zaharkitua… Kontu asko konpondu behar dira, eta baliabide ekonomiko gutxi ditugu, nahiz eta udalaren egoera ona izan zentzu horretan”. 

“Exekutatzeko prest dago egitasmoa, egokia den unean garatzeko”, erantsi du. Horrez gain, diru-laguntzak aztertuko dituzte, Eusko Jaurlaritzak obraren %50 har baitezake bere gain. “Edozelan ere, kiroldegiko sarbide eta irisgarritasunari buelta eman beharko diogu”, azpimarratu du.

Añibarrok azaldu duenez, lau milioi euro jasotzeke ditu instituzioak, baina beste erronka batzuk ere dituzte eskuartean: Zubiko Etxearen konponketa eta Antzokia eraikitzea kasu. “Irailetik aurrera emango dugu gaur egun erredaktatzen gabiltzan Gobernu Planaren berri, talde politikoei aurkeztu ostean”. Hala, 2020ko aurrekontuak udazkenean eztabaidatzeko asmoa agertu dute jeltzaleek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide