Kofradiak atzo hautatu zuen jaietako bazkariaren ardoa, ohitura jarraiki

Aitor Aspuru Saez 2019ko abu. 5a, 10:01

San Roke Kofradiak atzo errepikatu zuen 170 urte inguruko tradizioa eta Laudioko jaien azken egunean egiten duten bazkarirako ardoa hautatu zuen.

170 urte inguru dauka ohiturak, eskualdean ardoa inportatzeko arauak aldatu zirenean, hain zuzen. Aurretik ardo bakarra saltzen zen urte osoan eta hori kontsumitzera behartuta zegoen jende oro. Ardo hori zein izango zen kalitatea irizpide batzuen arabera erabakitzen zen. Horrez gain, ardogileak 4 zezen ere ekarri behar zituen jaietan korridetarako.

Ordea, erregulazioa aldatu zenean, kofradiak berak ekin zion bazkariko ardoa hautatzeari, Jose Luis Navarrok azaldu bezala. Nafarroa, Errioxa eta Arabar Errioxako ekoizleei eskatzen zizkien kofradiak laginak, kalitate proba egiteko eta bermatzeko ardoa ona zela.

Urteko ardoa da beti bazkarian zerbitzatzen dena. Lehen Odoloste Egunean dastatzen zuten ardoa eta 24 orduko tartearekin garraiatu behar zuten Laudiora. Duela zenbait urte kofradiak erabaki zuen aurreratzea hautaketa.

Aurten kofradiako 13 kidek parte hartu dute "Fora" deituriko prozesuan eta iaz 15 izan ziren. Emakume batek parte behar zuen atzo, baina oporretatik itzultzean garraioarekin arazoa izan zuenez, ez zen heldu. Erakundearen batzar orokorrak izendatzen ditu urtero dastatzaileak boluntarioen artean.

"Iaz 6 edo 7 ardogileren produktuak jaso genituen, baina uzta oso txarra izan zen. Aurten, ordea, emaitzak hobeak izan dira eta ekoizleek bidali dituzte 10 botilak" azaldu du Jose Luis Navarro kofradiako maiordomoak.

Bazkariaren egunean bertan 400 litro ardo kontsumitzen dira, baina kofradiak 600 edo 700 erosten ditu urte osoan edateko. "Uzta oso ona bada, noizbait 1.400 litro hartu ditugu, jendeak eskatzen baitu" argitu du Navarrok.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide