Cafe Quijanok joko du Odoloste Egunean Laudion

Erredakzioa 2019ko abu. 6a, 11:54
Cafe Quijano hiru anaik osatzen dute. / Cafe Quijano

Laudioko Udalak zabaldu du jadanik San Roke Jaien egitaraua. Aurreratutako musika taldeek ez ezik, Cafe Quijanok ere joko du herrian.

Laudioko Udal Gobernu taldeak publiko egin du sanrokeak ospatzeko prestatu duen egitaraua. Aurreko udal gobernu taldearen, elkarteen, txosnagunearen, jai batzordearen, kuadrillen eta herritarren ekarpenak eskertu ditu.

Aurten jaien kokapena aldatu da. Barrakak Odeibar aparkalekuan egongo dira, Alberto Acero plaza ere baliatuko da eta txosnagunea Aldai plazaren alboko kirol pistan egongo da. Herriko plazak hainbat kontzertu hartuko ditu eta Zumalakarregi etorbidea ez da itxiko. Udalak ez du herriguneko bide garrantzitsuena oztopatu nahi larrialdiei ahalik eta lasterren erantzuteko.

Hemen ikusi daiteke egitarau osoa:

08.14
ASTEAZKENA

19:00 // Pregoiaren irakurketa Herriko plazan egingo da, Ruperto Urquijo bolatoki taldearen eskutik. Ondoren, Arloteek abestuko dute


08.15
OSTEGUNA

00:00 // Sorginen txupinazoa Sorginak taldearen eskutik, Herriko plazan

08:30 // Aire zabaleko XXIII. Pintura Lehiaketa. Ikusi oinarriak Laudio Udalaren webgunean

10:00 // Herri gosaria Batzalarrin kalean, Jaiak Koordinakundeak antolatuta

10:00 // Kuadrilla historikoen topaketa Zubiaur kalean. Jarraian Kalejira egongo da herrigunean zehar, Akelarre fanfarrearekin

12:00 // Txupinazoa Herriko plazan, Kuxinak Tripotxan taldeak piztuko du suziria; kalejirari ekiteko gero

13:00 // Ruperto Urkijori omenaldia Lamuza plazan izango da. Jarraian, kantu kalejira egongo da, Arloteen eskutik

13:00 // Disko dantza Alberto Acero plazan

13:00 // Ogitarteko zein talo salmenta, eta musika Kuadrilla historikoen eskutik

14:00 // DJa Zubiko Kurajo kalean

15:30 // Kontzertua HOTEL RUIDO taldearekin Kuadrilla historikoekin


17:00 // Eski-taula txapelketa Zubiaur kalean, Jaiak Koordinakundeak antolatuta. Txoripanak banatuko dira

18:30 // Aire zabaleko XXIII. Pintura Lehiaketaren sari banaketa Herriko Plazan

19:00 // Antzerkia: “PROZAK”. Malas Compañias taldearen eskutik, Pergolan

19:00-21:00 // Animazioa Beti Jai fanfarrearekin

21:00 // Kontzertua ERTZAK taldearekin Herriko Plazan




08.16
OSTIRALA

08:00 // Alborada herrian zehar

09:00 // Txistularien kalejira Lankaietako Lagunak eta Ekin Joleak taldeen eskutik

09:00 // Rakataplaren karrozaren jaitsiera Gardeatik

11:00 // Diana auzoetan zehar Laudioko Gaiteroekin

11:00 // Meza nagusia Lamuzako Done Petri parrokian

11:00 // Hasiberrientzako entzierroa

11:30 // Kuadrilla historikoen hamaiketakoa Zubiaur kalean

12:30 // Entzierroa eta bigantxak, 16 urtetik gorakoentzat

12:30 // Animazioa Laudioko Gaiteroekin

12:30 // Erraldoiketaren lehen kalejira Herriko Plazatik abiatuta, Sorginlarren taldearen eskutik

12:45 // San Roke musika elkartearen kontzertua Aldai plazan

13:00 // Kuadrilla historikoen argazki ofiziala eta kalejira elizako arkupeetan

13:00 // Erraldoien dantza Herriko Plazan. Umeentzako tailerrak ere egongo dira

14:30 // Herri bazkaria Gaztetxean

14:30 // Kuadrilla historikoen bazkaria Elizako arkupean, ondoren PLACTON taldearen emanaldia eta kalejira txistulariekin

17:00 // Erraldoi eta buruhandien ibilaldia Herriko plazatik, Bidasoako konpartsa, Galtzagorri eta Sorginlarren taldeekin

18:00 // Erraldoiketaren talde argazkia Herriko Plazan

18:00 // Herri kirolak Aldai plazan, Arrizkuzubikoekin

18:00 // Aurresku eta Fandango eta Arin-arin Lehiaketak Alberto Acero plazan, Itxarkundiaren eskutik

18:30 // Animazioa Laudioko Gaiteroekin

19:00 // Antzerkia: “PITI PETA HOFEN SHOW”. Lamuza parkeko Pergolan, LPM konpainiarekin

20:00 // Kalejira eta barbakoa San Roke baselizatik, Zoroakek gidatuta

20:30 // Haurren festa: XAIBOR. Zubiaur kalean

21:30 // Kontzertua: TIO TERONEN SEMEAK. Alberto Acero plazan

22:00 // Jai tematikoa Aldai plazan Jaiak Koordinakundeak antolatuta

23:30 // Kontzertuak:
LA FUGA
FOISIS JAUNAK (Itoizen tributu taldea)


08.17
LARUNBATA

08:30 // Arrautzopil eta Untxi gisatuaren XLII. Lehiaketa Rakatapla taldearen eskutik, Aldai plazan

09:00 // Kalejira Lankaietako Lagunaken eskutik

10:00 // XXX. Laudio Saria: Pablo Bilbao Memoriala Zumalakarregi etorbidean

11:00 // Diana Laudioko Gaiteroekin

11:00 // Hasiberrientzako entzierroa

12:00 // Meza Lamuzako Done Petri parrokian

12:00 // Kalejira San Roke Musika Elkartearekin

12:30 // Entzierroak eta bigantxak 16 urtetik gorakoentzat

12:30 // Animazioa Laudioko Gaiteroen eskutik

13:00 // Kontzertua VOCES NAVARRAS taldearekin, Rakatapla taldearen eskutik

13:00 // Antzerkia: “MULES”. Lamuza parkeko La Pergola espazio eszenikoan

14:00 // Nagusien omenezko bazkaria. Izen-emateak: abuztuaren 1etik 9ra, udaletxeko beheko solairuan (HAZ). Horren ostean dantzaldia egongo da Belle eta Blue taldearekin

17:00 // Erraldoi eta buruhandien kalejira Lankaietako Lagunak taldeko txistularien zein Laudioko Gaiteroen laguntzarekin

17:00 // Saskibaloia Institutuan, Sugarrakekin

18:30 // Animazioa Laudioko Gaiteroen eskutik

19:00 // Kluedo-poteoa eta txaranga Jaiak Koordinakundeak antolatuta

19:00 // Antzerkia: “CULBUTO”. Lamuza parkeko La Pergola espazio eszenikoan. Mauvais Coton antzerki taldearen lana

21:00-23:00 // Musika emanaldia DJ RUBArekin Zubiaur kalean

21:30 // Kontzertua PURO RELAJO taldearekin Alberto Acero plazan


23:00 // Zezensuzkoa Herriko Plazan

23:30 // Kontzertuak:
MODUS OPERANDI
OXABI ERROMERIA
Herriko Plazan

08.21
ASTEAZKENA

09:30 // Eskupilota partidak Lamuza pilotalekuan, Herriarenak taldearen eskutik

10:00-14:00 // Haurrentzako jolas parkea

10:30 // XVIII. 3x3 Hockey Txapelketa Laudio BHIn, Ganbegi 6-2 Hockey Taldeak antolatuta

11:00 // Xake partida bizkorrak Aldai plazan, Laudio Xake taldeak eta Basalarrina elkarteak gidatuta

11:30 // Sokaren hasiera. Astoaren inguruan dantzan ariko dira partaideak. Herrigunean zenbait geldialdi egingo dituzte Untzueta Dantza Taldekoek

13:00 // Sokaren amaiera eta aurreskua Herriko Plazan

14:00 // Herri bazkaria Lamuza parkean, Jaiak Koordinakundeak antolatuta. Aiaraldea Ekintzen Faktoriako elikadura burujabetzaren lan-ildoko kideek prestatuko dute otordua. Tokiko produktu agroekologikoak erabiliko dituzte horretarako

16:00 // Dantza plaza Ordago folk taldearen eskutik Lamuza parkeko bolatokian, Jaiak Koordinakundeak deituta

16:30-19:00 // Haurrentzako jolas-parkea Lamuza parkean

17:00 // Erraldoi eta buruhandien kalejira Ekin Joleak txistularien eta Laudioko Gaiteroen animazioarekin

17:30 // XXIV. San Roke Hockey Txapelketa Herritarra Gardeako Kiroldegian, Ganbegi 6-2 Hockey Taldeak antolatuta

18:30 // Animazioa Laudioko Gaiteroen eskutik

20:00 // Umeentzako berbena: KANTU KOLORE. Herriko Plazan


21:30 // Kontzertuak:
BILBAINADA GAUA
GAU PASA
Alberto Acero plazan

08.22
OSTEGUNA

10:00-14:00 // Haurrentzako jolas parkea
Lamuza parkean

16:30-19:00 // Haurrentzako jolas parkea Lamuza parkean

18:00 // Extreme Herri Kirolak Zezen plazan

18:30 // Animazioa Laudioko Gaiteroen eskutik

19:00 // Zaldi probak San Roke Txapelketa Udal probalekuan

20:00 // Kalejira Zo-Zongo taldearekin Zezen plazatik irtenda

21:00 // Bolero gaua
ALMA MEXICANA
Alberto Acero plazan

21:00-23:00 // Musika
DJ MKI MUSIK
Zubiaur kalean

23:30 // Kontzertuak
ORQUESTA CASTING
Herriko Plazan

08.23
OSTIRALA

09:00 // Feria Aldai plazan, produktuen erakusketa eta salmenta

10:30 // San Roke Bola Lehiaketa Nagusia San Roke udal bolalekuan, Ruperto Urquijo Bolatoki Klubak antolatuta

11:00-14:00 // Pintxo gargantua Herriko Plazan

11:00 // Hasiberrientzako entzierroa

12:00 // Dantzak Zumalakarregi etorbidean Kilkerrak eta Itxarkundia taldeen parte hartzearekin

12:00 // Pintxo eta igel-toka txapelketak Batzalarrin kalean, Ardibeltz eta Basalarrina elkarteek antolatuta

12:00-15:00 // Animazioa Beti-Jai fanfarreak lagunduta herriko kaleetan barrena

12:30 // Entzierroa eta bigantxak 16 urtetik gorakoentzat

14:00 // Herri bazkaria Elizako arkupean, Jaiak Koordinakundeak antolatuta

17:00 // Erraldoi eta buruhandien kalejira Galtzagorri Kultur Taldearen eskutik, Ekin Joleak txistularien eta Laudioko Gaiteroen laguntzaz. Eurekin batera La Colla de Castellers de Esplugues De Llobregat taldea ariko da

18:00-20:00 // Pintxo gargantua Herriko Plazan

18:30 // Artzain Txakurren XXI. Lehiaketa eta Bixente Urkijoren omenezko Artzain Txakurren XV. Lehiaketa. Ekitaldian zehar Onintza Enbeita eta Arkaitz Estiballes bertsolariek eta La Colla de Castellers de Esplugues De Llobregat taldeek emanaldia eskainiko dute

18:30 // Animazioa Laudioko Gaiteroen eskutik

19:00 // Antzerkia: “VINTAGE BROTHERS”. Lamuza parkeko La Pergola espazio eszenikoan, Circo Los konpainiaren eskutik

19:00 // San Roke Idi-probak Udal probalekuan, Lauzaldi Kirol Elkarteak antolatuta

20:00 // Kalejira Aldai plazatik abiatuta, Jaiak Koordinakundeak deituta

20:30 // Diskodantza XAIBORrekin Zubiaur kalean

22:00 // San Roke Musika Elkartearen kontzertua Alberto Acero plazan

23:00 // Suzko zezena Herriko Plazan

23:30 // Kontzertuak:
NOGEN
HUNTZA
Herriko Plazan


08.24
LARUNBATA

11:00 // Diana Herriko auzoetan zehar, Laudioko Gaiteroen eskutik. Horren ostean, kalejira herrigunean zehar

11:00 // Hasiberrientzako entzierroa

11:00-14:00 //  Pintxo Gargantua Herriko Plazan

12:30 // Entzierroa eta bigantxak 16 urtetik gorakoentzat

12:30 // Animazioa Laudioko Gaiteroen eskutik

13:00 // La Colla de Casttellers de Esplugues De Llobregaten erakustaldia Aldai Plazan

13:30 // Txistularien XL. Alardea Elizako arkupean, Ekin Joleak taldeak antolatuta

16:00 // San Roke Jaietako XII. Pasabolo Txapelketa Lamuza parkeko bolalekuan

16:00 // San Roke Jaietako Bola Joko Arabarraren XXI. Txapelketa Bola Joko Arabarraren kirol elkarteak antolatuta

17:00 // Erraldoi eta buruhandien kalejira Lankaietako Lagunak txistularien eta Laudioko Gaiteroen laguntzaz, eta La Colla de Castellers de Esplugues de Llobregat taldearekin batera

18:30 // Animazioa Laudioko Gaiteroen eskutik

19:00 // Antzerkia: “HISTORIAS DE UN BAÚL”. Lamuza parkeko La Pergola espazio eszenikoan, Trotamundos taldearen eskutik

19:00-21:00 // Pintxo Gargantua Herriko Plazan

19:30 // La Colla de Castellers de Esplugues de Llobregat taldearen erakustaldia Alberto Acero plazan

20:00 // Musika animazioa Molto Vivace fanfarrearekin

20:00 // Odoloste jana

22:00 // Kontzertua:
MARIACHI MEXICO
LINDO ¡SI SEÑOR!
Alberto Acero plazan

23:00 // Suzko zezena
Herriko Plazan

00:00 // Kontzertua:
CAFE QUIJANO
Herriko Plazan


01:00 // Galtzontzilo eta kuleroen XI. Lasterketa Alberto Acero plazan

01:30 // Kalejira Alberto Acero plazatik, Jaiak Koordinakundeak antolatuta

08.25
IGANDEA

11:00 // Diana Herriko auzoetan zehar, Laudioko Gaiteroen eskutik. Horren ostean, kalejira herrigunean zehar

11:00 // Prozesioa San Rokeren irudia haren baselizara itzultzeko. Jarraian meza nagusia egingo da zelaian, eta baita Santa Luzia abesbatzaren zein Lankaietako Lagunen emanaldia ere

11:00-14:00 // Pintxo Gargantua Herriko Plazan

11:00 // Hasiberrientzako entzierroa

12:30 // Entzierroa eta bigantxak 16 urtetik gorakoentzat

12:30 // Animazioa Laudioko Gaiteroen eta Lankaietako Lagunen eskutik

12:45 // San Roke Musika Elkartearen kontzertua Aldai plazan

14:30 // San Roke Kofradiaren bazkaria Elizako arkupeetan

17:00 // Erraldoi eta buruhandien ibilaldia Lankaietako Lagunak txistularien eta Laudioko Gaiteroen laguntzaz

18:30 // Animazioa Laudioko Gaiteroen eskutik

18:30 // Kalejira San Roke Musika Elkartearekin

19:00 // Antzerkia: “CIA GALICIA”. Lamuza parkeko Pergola espazio eszenikoan

21:30 // Kontzertua IÑAKI PLAZA BAND taldearekin Alberto Acero plazan edo Herriko Plazan


23:30 // Kalejira Roketxurekin Lamuza plazatik hasita eta Zumalakarregi etorbidean zehar, Sorginlarren taldearen buruhandien laguntzaz. Bukatzean, Roketxu erreko dute, festei amaiera emanez

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide