ELA sindikatuak oharrean azaldu duenez, herenegun goizaldean 2 anbulantziari eraso zioten. Osasun Larrialdietako Garraio Sareko bi ibilgailu kaltetu zituzten erasotzaileek, “zenbait orduz Ugao eta Laudioko milaka herritar zerbitzu gabe utziz”. ELAren ustetan, sabotajeak Larrialdiak enpresaren aparteko lan-saria ez ordaintzeagatik jazo dira, “S.S.G enpresa sevillarraren taldekoa da Osakidetzak azpikontratatutako zerbitzua”.
Sindikatuak desadostasuna agertu du ekintzekin, nahiz eta langileen “animo egoera, frustrazioa eta inpotentzia” ulertu. “Eusko Jaurlaritzak eskuak garbitu ditu jendarteari eskaini behar dizkion zerbitzu hauen aurrean”, salatu dute, “Larrialdi Zerbitzua ezinbestekoa den eta lehentasuna duen zerbitzua da”.