KOP, Kaleko Urdangak eta Skabidean & The Black Birds taldeak ekarriko ditu, besteak beste, Laudioko Txosna Batzordeak

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko abu. 9a, 09:55
Egitarau oparoa prestatu du aurten ere Laudioko Txosna batzordeak. / Aiaraldea

Laudioko Txosna Batzordeak haur, gazte eta helduentzat prestatu du egitaraua. Abuztuaren 13an agerraldia egingo dute plazan, "oztopo guztien gainetik, jai herrikoiak aurrera!" lemapean.

Urrezko Katxia Orbeko Etxeari emango dio aurten Txosna Batzordeak, hainbat urtetan eginiko lana eskertzeko. Abuztuaren 15ean, 13:00etan zabalduko dute Laudioko txosnagunea, "Urrezko katxiaren banaketarekin". Tximeleta eta Akerbeltz musika taldeek emango diete hasiera ikuskizun sortari. 

Azken urteetan bezala goizero familiagunea jarriko dute puzgarri eta jolasekin, eta 21:00etan "iluntze musikatuak" egongo dira. Kontzertuei dagokienean, Kop, The Potes, Mc Onak eta Skabidean& The Black Birds izango dira kartel buruak.

Alabaina, bestelako bakarlarik eta artistek ere hartuko dute oholtza; Izaskun del Cerrok, Xabi Basterrak, Perdido entre ilusiones kantautoreak, Kaleko Urdangak, Tinkok, Urrats erromeriak eta Susterbacks taldeak kasu. 

Edozelan ere, ez da gastronomia, bazkari eta dantzarako aukerarik faltako. Izan ere, abuztuaren 17an herri bazkaria eta bingoa egongo da, eta koadrillen bazkaria ere txosnagunean egingo dute.

Gainera, Odoloste egunean -abuztuak 24,- castellersak eta bertsolariak elkartuko dituzte, herri bazkarian indarrak hartu eta "Erdizka lauetan" ikuskizunarekin dantza-plazan aritzeko gero.

Laudioko Txosna Batzordeak sare sozialetan zabaldu duenez, abuztuaren 13an agerraldia egingo dute herriko plazan jasandako oztopoak salatzeko. 

 Laudioko Txosnak erabiltzailearen argazkia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide