Laudioko Udalak jakinarazi duenez, Arza poligonoan zenbait hobekuntza egin dituzte. Batetik, argiteria berritu dute. Eta, bestetik, ASASAMen bulegoak egokitu. “ASASAMek espazio arazoak ditu, batez ere tailerrengatik. Behin-behinean lokal honekin jarraituko dugu, baina soluzioa bilatu behar zaio egoerari. Horregatik sinatu dugu 2 urterako hitzarmena. Bien bitartean ASASAMeko zuzendaritzarekin biltzen ari gara konponbidea bilatzeko”.
Bestalde, datozen hilabeteetan aterako dute lizitazioa, argiteria publikoa berritzeko. Guztira, 111.829 euro bideratuko ditu udalak konponketara. “Diru-laguntza eskatu dugu, baina erantzunaren zain gaude”.