Udalak jarritako oztopoak salatu eta jai herrikoien aldeko aldarria zabaldu dute Txosna Batzordeko kideek

Txabi Alvarado Bañares 2019ko abu. 13a, 22:48

Aldai Plazaren atzean dagoen futbito zelaian egongo da aurten Txosnagunea.

Agerraldia egin du Laudioko Txosna Batzordeak gaur arratsaldean Herriko plazan. Ehundik gora bizilagun bertaratu dira, hainbat eragileetako ordezkariak tartean.

Txosnagunea muntatzeko udalaren partetik jasotako trabak salatu dituzte prentsaurrekoan. Azaldu dutenez, Udal Gobernu Taldeak txosnak lekutik aldatzea eskatu zuen. “Adierazi zutenaren arabera, erabakia irmoa zen eta ez zegoen atzera botatzeko aukerarik. Aipatu behar da erabakia txosnen egitaraua, azpiegitura eta espazio osoa planifikatuta zegoenean heldu zela”.

Nabarmendu dutenez, Txosna Batzordeak beti izan du “irtenbide egoki bat bilatzeko prestutasuna”, Aldai plazan ekintza guztientzako tokia dagoela argudiatuta. Horregatik uste dute udalaren “argudio teknikoen” atzean “erabaki politikoa” dagoela,  “Laudioko txosnen eta, orokorrean, elkartasunean eta atsegin ez dituzten baloreetan oinarritutako praktika kolektiboen aurkakoa”. Hala ere, lanean jarraituko dutela iragarri dute Batzordeko kideek, eta horretara gonbidatu dituzte herriko gainontzeko talde eta norbanakoak.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide