"Herri gosaria" izan da festa giroan murgiltzeko lehen ekimena. Hala, indarrak hartuta sartu dira plazara jai kuadrillak. 12:00etan izan da txupinazoa. Kuxinak Tripotxan taldeak izan du aurten suziria pizteko ardura. Ondoren, kalejirak eta buruhandiek hartu dute herria.
13:00ak pasata izan da "Urrezko katxiaren banaketa" txosnagunean. Aurten, Orbeko Etxea omendu du Txosna Batzordeak, 15.urtemuga dela-eta, herriaren alde eginiko lana eskertzeko. Eguerdirako herriko gune ezberdinetara barraiatu da festa: Alberto Aceron disko dantza egon da, eta txosnagunean Tximeleta taldearekin erromeria.
Argazkiak: Antonio Muñoz, Izar Mendiguren Cosgaya eta Txabi Alvarado Bañares