Laudioko Txosnetan lapurtzera sartu dira gaur gauean. Goizeko txanda egitera joan direnek zabalik topatu dute txosna. Antza, teilatuko oihala moztuta sartu dira lapurrak.
Salatu dutenez, hainbat gauza lapurtu dituzte: musika jartzeko ordenagailua, alkohol botilak eta kafe makina, besteak beste. Sorginlarren elkartearen itsulapikoak ere ostu dituzte.

Eraso horren ondorioz, goizeko egitarau osoa bertan behera utzi behar izan dute. Aurreratu dutenez, arratsaldean jarduerak normaltasunez garatuko dituzte.
Txosna Batzordeak nabarmendu du ez dutela proiektuaren aurkako inolako erasorik onartuko eta azpimarratu dute gogor jarraituko dutela lanean.
