Nagusiek, aldiz, institutuko frontoian izan zuten otordua, eta dantzaldiaz gozatzeko aukera izan zuten jarraian.
Arratsaldean Aiaraldeko Mugimendu Feministak elkarretaratzea egin zuen “Sugarrak taldeko hainbat emakumek pairatutako eraso matxistak” direla eta.
Jai kuadrillek, euren aldetik, Cluedopoteoa egin zuten herriko kaleetan barrena.