Ongintzazko ekitaldi bat antolatuko du Nomeolvides elkarteak datorren irailaren 21ean bere 5. urteurrena ospatzeko. Aurreratu dutenez, “gustu eta adin guztientzako” ekintzak egingo dituzte. Arratsaldetik gauera arte luzatuko da egitaraua eta ondorengo jarduerak egongo dira, besteak beste: Izaskun del Cerroren zunba saioa, malabare ikastaroa, parrillada eta kontzertuak. Igor Arzuaga, Cuchillo Manteca eta Gwaya taldeak igoko dira Sorgin tabernako oholtzara. Sarrerak 3 euro balioko du.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete eguna antolatzeko lanean diharduten pertsona guztiei. Duela ia bost urte sortu zen Nomeolvides elkarteak eta hainbat ekimen egin ditu “beharrizanak dituzten laudioarrei” laguntzeko. Elikagai bilketa da gehien egiten duten ekimena.
_content.jpeg)