Herriko plazan, aldiz, ohorezko aurreskua dantzatu dute hainbat dantzarik. Bazkaria egin dute gero, parkean.
Tartean beste hainbat jarduera ere egon dira: hockey partidak jokatu dira institutuan eta umeentzako jolas-parkea egon da Lamuza parkean, besteak beste.
Lamuza parkeko zuhaitzen itzalpean bazkaldu dute ehunka lagunek. Ondoren, Patxi Perezen dantzaldia egon da toki berean. Arratsaldean eta iluntzean, aldiz, orotariko ekintzak egon dira: "Kantu kolore" ikuskizuna, berakatz zoparen dastatzea, kantukada eta koadriga lasterketa, tartean. Xabi basterraren kontzertuarekin eta Izaskun del Cerroren zunba saioarekin eman zaio amaiera egunari Txosnagunean.
Argazkiak: Fontso Larrazabal, Antonio Muñoz eta Txabi Alvarado Bañares