Latiorro Ikastetxeko obrak esleitu ditu Eusko Jaurlaritzak. Irisgarritasuna hobetzea izango da lanen xedea. Igogailu bat jarriko dute horretarako, eraikinaren pisu guztiak komunikatzeko.
Irakasleen eta guraso elkartearen guneak ere berrituko dituzte, eskailera berriak atonduaz. Horrez gain, jolastoki estalian ere egingo dituzte obrak, hezetasunekin amaitzeko.