Herriko plazan dantzatu dute ohorezko aurreskua. Laudioko tokiko dantza da, hainbat dantzariren artean berreskuratu dutena.
Lamuza parkeko zuhaitzen itzalpean bazkaldu dute ehunka lagunek. Ondoren, Patxi Perezen dantzaldia egon da toki berean. Arratsaldean eta iluntzean, aldiz, orotariko ekintzak egon dira: "Kantu kolore" ikuskizuna, berakatz zoparen dastatzea, kantukada eta koadriga lasterketa, besteak beste.
Xabi basterraren kontzertuarekin eta Izaskun del Cerroren zunba saioarekin eman zaio amaiera egunari txosnagunean.