Dantza ikastaro intentsiboak egingo ditu irailean Baisalak

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko abu. 28a, 07:55
Baisalako kideen dantza erakustaldi bat. / Aiaraldea.eus

Ostirala -abuztuak 30- izango da izena emateko azken eguna. Launa saio egongo dira dantza mota bakoitzeko.

Laudioko Baisala dantza elkarteak ikastaro trinkoak antolatu ditu irailerako. Abuztuaren 30ean bukatuko da apuntatzeko epea. Munduko dantzak, jauziak, agurra eta banakoa, tangoa, balleta eta dantza modernoa izango dira landuko dituzten modalitateak. Hala, lagunen artean ondo pasatzeko aukera eskainiko dute modu irekian; hots, ez bazkideentzat bakarrik.

Bestalde, bestelako dantza motetan interesa duten herritarrei eurekin harremanetan jartzeko deia luzatu diete, “ekialdeko dantza, flamenkoa, swing eta abar”. Horretarako hiru modu jarri dituzte eskura: posta elektronikoa (baisalainfo@gmail.com), telefonoa (605 72 34 20, 19:00etatik 20:30era) eta bulegora jotzea (asteazkenetan 19:00etatik 20:30era). “Bazkide guztiei eskatzen diegu euren lagun, ondoko eta ezagunen artean ikastaroetako propaganda egitea”, erantsi dute oharrean.

Ikastaroen informazioa

Agurra eta banakoa

  • Maila: hasiberrientzat
  • Datak: Irailak 9, 16, 23, 30
  • Ordutegia: 19:30-20:30
  • Prezioa: 20€

Jauziak eta munduko dantzak

  • Maila: hasiberrientzat
  • Datak: Irailak 30
  • Ordutegia: 20:35-21:35
  • Prezioa: Doan

Tangoa

  • Maila: hasiberrientzat
  • Datak: Irailak 3, 10, 17, 24
  • Ordutegia: 20:30-22:00
  • Prezioa: 30€

Balleta (dantza klasikoaren teknika)

  • Maila: hasiberrientzat
  • Datak: Irailak 4, 11, 18, 25
  • Ordutegia: 19:00-20:30
  • Prezioa: 30€

Dantza modernoa (koreografo tailerra)

  • Maila: hasiberrientzat
  • Datak: Irailak 4, 11, 18, 25
  • Ordutegia: 20:30-22:00
  • Prezioa: 30€


Saltsa tailerra

  • Maila: ertaina
  • Datak: Irailak 4, 11, 18, 25
  • Ordutegia: 20:30-22:00
  • Prezioa: 30€

Batxata

  • Maila: ertaina
  • Datak: Irailak 5, 12, 19, 26
  • Ordutegia: 19:20-20:50
  • Prezioa: 30€

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide