Fitxaketa garaian murgilduta dabiltza futbol klubak. Hodei Oleaga atezain laudiarraren kasua da horren adierazle, Athleticek Melillara bideratu baitu jokalaria. Zehazki, Melilla B taldeko bigarren mailan arituko da datorren denboraldian. Edozelan ere, aurredenboraldia Gaizka Garitano entrenatzailearen esanetan osatu du. Mundo Deportivo agerkariaren arabera, Jokin Ezkietak ordezkatu du Oleagaren tokia, Bartzelonako B taldetik etorritako kirolariak.
2018/19 denboraldian 17 partida jokatu zituen Oleagak, eta ez zioten gol bat ere ez sartu. Laudioko Altzarrate K.Ek babesa adierazi dio sare sozialetan: “Zorte onena opa diogu gure bizilagun laudioarrari Athleticek egindako lagapenean”.
23 urte beteko ditu Oleagak aurten. 2012an hasi zen Athletickeko harrobian, CD Laudion lehenbiziko urteak igaro ondoren. 2015-2017 denboraldiak Baskonian eman zituen, eta azken biak Bilbao Athleticen. Guztira, 68 partidetan hartu du parte bere ibilbide profesionalean; eta ez diote oraingoz baloirik sareratu zutoin artera.